Foru Aldundiko udalekuetan izena emateko epea zabalik

Arritxu Barruso 2008ko apirilaren 8a

Arabako Foru Aldundiak udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du. Honako hauek dira Diputazioak aurtengo udarako eskaintzen dituen aukerak: udalekuak, ingelesezko udalekuak,udako barnetegia eta gazte udalekuak.

Interesa dutenek Aramaioko udaletxean eskuratu ahalko dituzte udalekuen programak eta baita izena emateko bete beharreko pausuen gaineko informazioa ere. Bestela, www.alava.net web gunean eskaintza horien gaineko xehetasun guztiak ikusteko aukera ere badago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak