Eztarriz sano dabiltzala erakutsi dute eskolako umeek

Arritxu Barruso 2009ko ots. 4a, 20:32
Goizean, dotore-dotore jantzita, San Martin eskolako umeak Aramaioko auzo guztietan zehar ibili dira Santa Agedako koplak abesten. Eskolako nagusienak izan dute auzoak alaitzeko ardura; txikitxoenak, berriz, hiru eta lau urte bitarteko haurrak, Ibarrako kaleetan ibili dira kantuan.

Giroa alaitzeaz gain, jatekoak eta dirua ere bildu dute eskolako umeek: intxaurrak, txokolatea, txorizoa, urrak... Jasotako jaki guzti horiek kaxatan sailkatu dituzte eta datozen asteotan atsedenaldietan Santa Ageda bezperan batutako txorizo eta txokolatea jateko aukera izango dute. Dirua, berriz, urte amaierako irteerarako erabiliko dute. Pasa den urtean, esaterako, diru horri esker izozki gozoa jan zuten ikasturte amaieran egindako irteeran.

Bizente Goikoetxea abesbatza

Eskolako umeei Bizente Goikoetxea abesbatzako kideek hartu diete errelebua gaur arratsaldean. 14:30ean herriko plazan elkartu dira eta Ibarrako kaleetan zehar ibili ostean, oinez baserrietara joan dira. Baserriz-baserri kantuan ibili ostean kalera itzuli dira berriro ere. Horiek ere eztarriz sano dabiltzala erakutsi dute.

Uribarri auzoan ere kantuan

Uribarri auzoko bizilagunak ere kantuan ibili dira. Aurten gainera elurpean ibili behar izan dira baserriz-baserri. Uribarriko bizilagun batek bidalitako argakizia duzue hemen. Neguko giro polita, benetan!

 

santageda

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak