Ezker abertzaleak babesa erakutsi dio Asier Agirre alkateari

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urriaren 1a

Ezker Abertzaleak agerraldia egin du Gasteizen, Asier Agirre Aramaioko alkateari jarritako zigorra salatzeko. Aitor Besares eta Agurne Barrusok hartu dute hitza. Salatu dute, batetik, horrelako herri galdeketak egitea debekatu izana; eta, bestetik, botere faktikoak kritikatu dituzte, tartean EAJ. Gainera, Gasteizeko agerraldian Aramaioko alkateari babes guztia erakutsi dio ezker abertzaleak; eta, orain arte herriaren alde egindako lana azpimarratu dute. Gogoratu Aramaioko alkateari zazpi urteko kargugabetze zigorra jarri diola epaileak AHT-aren gaineko herri galdeketa egiteagatik. Agirrek helegitea jarri dio epaiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak