Eva Maria Ramirezek irabazi du Gabonetako zozketako saria

Arritxu Barruso 2009ko urtarrilaren 29a

Euskara batzordeak 'Euskeraz eitten badozu, hobeto!' kanpaina ipini zuen abian Gabonetan. Herriko komertzioetan errifak banatu zituzten euskaraz egiten zuten bezeroak saritzeko. Bada, egin dute zozketa eta zenbaki saritua 1792 izan da; irabazlea Eva María Ramírez izan da.

Aramaioko harategian banatu zen boletoa.“Euskaltegian ari naiz euskara ikasten eta oraindik oso gutxi egiteko gai naiz. Hala ere, saiatzen naiz hitz  egiten” adierazi du Ramirezek.


Euskara batzordearen izenean euskara zinegotzi Martin Arriolabengoak eman zion saria. Aramaioko produktuekin osatutako otarra jaso du Eva Maria Ramirezek.
Aramaioko Udaleko Euskara batzordeak adierazi du eskerrak eman nahi dizkiela produktu guzti horiek doan “euskararen alde” eman dituzten herriko baserritar guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak