Euskararen erabilera bultzatzeko plana lantzeko bilera irekia

Arritxu Barruso 2008ko apirilaren 8a

Aramaioko Udalak bilera irekia antolatu du datorren martitzenerako, apirilaren 15erako. Euskararen etorkizuna izango dute hizpide. Euskararen erabilera eta normalizazioa indartzeko, datozen urteetarako plangintza berezia egingo du Udalak Emun kooperatibak lagunduta.

Plan hori egiteko Udalak ezinbestekotzat jotzen du herritarren iritzia jasotzea. Hori horrela, Udalak martitzenean egingo den bileran parte hartzeko deialdia luzatu nahi die herritarrei. Interesa duen edonork izango du iritzia emateko aukera. Bilera 19:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak