Euskararen erabilera aztertzeko kale neurketa egingo da urrian

Arritxu Barruso 2008ko urr. 3a, 11:47
EMUN kooperatibak euskararen erabileraren hausnarketa estrategikoa egin ostean, euskara batzordeak adostu zuen hilean behin bilera irekiak egitea. Udako oporren aurretik hasi zituzten bilera horiek eta dagoeneko egin dute ikasturte honetako lehenengo bilera ere.

Txirritola Euskara Elkartea, San Martin Eskola eta herriko beste zenbait elkarte bildu ziren bertan. 2009rako ekintzen egutegia antolatu zuten, besteak beste.

Erabileraren neurketa

Euskararen erabilera sustatzeko plana finkatu aurretik euskararen erabileraren neurketa egin gura du euskara batzordeak. Hori ere lotu dute dagoeneko. Urrian egingo dute kale neurketa hori eta abenduan emango dituzte ezagutzera azterketa horren emaitzak.Soziolinguistika Klusterrak egingo du neurketa.Klusterreko kideak Aramaioko kaleetan zehar ibiliko dira herritarrek nola hitz egiten duten aztertzen. Ez dute galdeketarik egingo, eurak entzuten dutena aztertuko dute. Datuak herriko gune desberdinetan jasoko dituzte eta, besteak beste, adina eta sexua izango dituzte kontuan.

Behatokiarekin hitzarmena

Behatokia hizkuntza eskubideak bermatzeko erakundea da eta UEMAko udalerri guztiekin hitzarmena sinatu gura du. Hitzarmen horren helburua da Behatokia herritarrei gerturatzea eta ezagutzera ematea. Modu horretan, herritarrek euskararen gainean dituzten kexak udaletxean bertan aurkezteko aukera izango dute.
Euskara batzordeak urriaren 27an, 19:00etan, egingo du hurrengo bilera irekia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak