Euskararen Egunaren harira 'Klowntuz mendia!' antzezlana, barikuan

Arritxu Barruso 2009ko abenduaren 3a

Kili Kolo antzerki taldeak 'Klowntuz Mendia!' antzezlana eskainiko du bihar barikua, 22:15ean hasita kultura etxean. Helduendako antzezlana da eta Mari Gorritxu da protagonista. Hiriko pailazoa da Mari Gorritxu eta oporretan dago. Bere psikoanalistak estres guztia kentzeko mendira joatea gomendatu dio. Jose Artista da psikoanalista eta hiriko pailazoa beti bere esanetara dago; hori horrela, mendira doan trena hartuko du baina, mendira iritsi bezain laster, lekuz kanpo sentituko da. Barreak eta algarak eragingo dituen antzezlana da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak