Euskararen Egunarekin lotuta ekintza ugari egin dira eskolan

Arritxu Barruso 2008ko abe. 4a, 10:05
Aurten musikarekin lotutako ekintza ugari egin dituzte San Martin eskolako haurrek Euskararen Eguna ospatzeko.

Do, re, mi euskaraz zu ta ni; fa sol, la danokin horrela. Horixe da San Martin eskolak aurtengo Euskararen Egunerako aukeratutako leloa. Hori horrela, martitzenean hasita euskal musikarekin lotutako ekitaldi ugari egin dituzte.

Martitzenen bisita berezia izan zuten eskolako umeek. Arrasateko Deskontrol taldeko kideak eskolara joan ziren gaztetxoei euren esperientzia kontatzeko.  Gustura egon ziren eta argazkiak ere atera zituzten Deskontroleko kideekin.

Dena dela, eguaztena izan zen egun handia. Goizean eskolako liburutegian ikasleek euren gustuko taldeen gaineko aurkezpenak egin zituzten. Arratsaldean, berriz, jaialdia egin zuten kultura etxean. Taldetan banatuta abestiak kantatu zituzten taula gainean.
Gaur arratsaldean ere Euskararen Eguna ospatzen jarraituko dute eskolako umeek. Bea Asurmendiren bisita jasoko dute. Helburua da ikasleek hurbileko pertsona baten musikarekiko esperientzia positiboa ikustea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak