Euskararen Eguna ospatuko dute Duranan

Jon Berezibar 2009ko uztailaren 14a

Zuiako Koadrilak antolatuta, hilaren 23an Duranan umeentzako Euskararen Eguna ospatuko dute. Aramaiotik autobusa irtengo da, goizeko hamarretan. Puzgarriak, jolasak eta jumpinga egongo dira, besteak beste. Hilaren 17a baino lehen eman behar da izena liburutegian. Doakoa da.

Egitaraua

10:30 Puzgarriak, ludoteka, jumping eta tailerrak

12:45 Hamaiketakoa

13:00 Diskomobida: bazen behin espazioa

14:00 Itzulera

 

6 urtetik beherako umeek heldu batekin joan beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak