Udaleko euskara teknikari Rosa Mondragonek azaldu du hutsune handia sumatzen dutela euskararen erabileran: "Konturatzen gara oinarrizko euskara mailara iristen ez den jende asko dagoela, hau da, elkarrizketa bat euskaraz egiteko gai ez dena. Eskolatik ere azaldu digute bileretan gurasoek askotan esaten dutela ezin dietela umeei etxeko lanak egiten lagundu euskaraz ez dakitelako".
Euskara batzordeak adierazi du ikastaroak motzak eta oso praktikoak izango direla eta interesa azaltzen duen edonorendako izango direla, maila edozein izanda ere.
Udaletxean edo liburutegian eman behar da izena ekainaren 15a baino lehen.