Euskara ikasteko edota lantzeko diru-laguntzak

Maider Arregi 2010ko uzt. 13a, 19:12
Jarraian dituzue euskara ikasteko eta Udako Euskal Unibertsitatean parte-hartzeko diru-laguntzen gaineko informazioa:

Euskara ikasteko diru-laguntza

Edozein euskaltegitan euskara ikasteagatik matrikularen %80a jasoko da, %80ko asistentzia ziurtatzen bada. Udaletxean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • matrikularen ziurtagiria
  • asistentziaren ziurtagiria

Epea: uztailaren bukaera baino lehen

Udako Euskal Unibertsitatean parte-hartzeko diru-laguntza

UEUn parte-hartzen dutenek matrikulazioaren eta egoitzaren kostearen %80ko diru-laguntza jasoko dute. Udaletxean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • ordainagiria
  • programa
  • parte-hartze ziurtagiria

Epea: irailaren 15a baino lehen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak