Udaleko Euskara batzordeak euskara ikastaroak antolatuko dituela iragarri zuen orain dela aste batzuk. Adierazi dute pozik daudela deialdiak izan duen erantzunarekin eta herritar askok erakutsi dutela ikastaroetan parte hartzeko interesa. Hori horrela, erabaki dute izena emateko epea luzatzea. Irailean hasiko dira taldeak antolatzen eta izena emandako pertsonen perfilak aztertzen. Beraz, ordura arte ikastaroetan izena emateko aukera egongo da.