Euskaltelek hitzaldia egingo du urriaren 3an banda zabalaren inguruan

Arritxu Barruso 2007ko urr. 1a, 19:22
Azpiegitura guztia prest dago Aramaioko auzo guztietan Interneta erabili ahal dezaten. Wimax teknologia erabiliko dute horretarako, hari gabeko sistema.
Gureian jarri berri duten antenari esker Aramaioko auzo guztietako baserrietan eskuragarri egongo da internet. Wimax teknologia erabiliko dute horretarako, Wimax datu transmisiorako hari gabeko protokolo bat da eta irrati uhinen bitartez banda zabaleko internetera konektatzeko aukera ematen du. WiFi delakoa baino indartsuagoa da.
Euskaltel enpresak hartu du sistema horren kudeaketa eta horren berri emateko hitzaldia bat emango du urriaren 3an , arratsaldeko zazpietan, Aramaioko Kultur Etxean. Komertzializazio paketea, Wimax seinaleak hartzen dituen zonak eta azpiegituren ezaugarriak azalduko dituzte, besteak beste, hitzaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak