Euskal Herriko ipuin kontalarien festa zapatuan

Maider Arregi 2007ko ira. 19a, 20:00
Ipuin kontalariak ibiliko dira zapatu honetan Aramaioko hainbat lekutan. Kanposantu zaharra, Sastiña, udaletxea, Zubiondo, Santa Ana eta eskola izango dira lekuak.

Egitaraua

  • 11:00. Udaletxeko aretoan festaren aurkezpena; ondoren "Aramaio Magikoa" izeneko mintzaldia.  
  • 12:30. Aramaioko kaleetan ipuin kontaketa ezberdinak: ipuin poteoa, ipuin kontsultorioak, ipuin musikatuak, haurrentzako tailerrak...
  • 14:00. Udaletxeko arkupetan parte hartu duten kontalarien ipuin saioa.
  • 17:00 - 19:30. Herriko txoko ezberdinetan: Santa Ana baselizan, Kanposantu Zaharrean, Zubiondon, Sastiña baselizan eta Udaletxean, lekuarekin zerikusirik duen gaia aintzakotzat hartuta ipuin ezberdinak kontatuko dituzte.
  • 19:30. Elizako eskaileretan kontalarien erronda.
  • 21:00. Ipuin Afari herrikoia. Afal ostean jaian parte hartutako kontalariek zein animatzen direnek ipuinak kontatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak