Euskal Herriko ipuin kontalarien festa egingo dute irailaren 22an

Arritxu Barruso 2007ko ira. 6a, 13:47
Euskal Herriko ipuin kontalarien festa egingo dute irailaren 22an Aramaion. 24 eta 30 kontalari inguru arituko dira herriko txoko desberdinetan istorioak kontatzen. Euskal Herriko lurralde guztietatik etorriko dira kontalariak.

Joan den urtean Getxon egindako ‘Getxo Kontari’ ekimenetik sortutako ideia da hau. Asteburu kontalari horri esker kontalarien arteko harreman sendotu egin zen eta urtero horrelako festa bat antolatzea erabaki dute.

Aramaio izan da aurten horretarako aukeratu duten herria. Antolatzaileen esanetan xarma berezia dauka herri honek eta gainera nahiago izan dute lehenengo edizio herri txiki batean egitea, oraindik bizirik dirautelako ipuinetan azaltzen diren mundu magikoen zantzuak.

Goizean ipuin libreak egingo dituzte, hau da, kontalariek kaleak hartuko dituzte eta arratsaldean bost txokotan banatuko dira kontalariak 15 minutuko txandak eginez. Gauean, gero, herri afaria egongo da kontalariekin. Azken honen helburua da herritarrak ere euren istorio eta ipuinak kontatzea.

Ipuinak kontatzea da festaren helburua, baina baita kontalarien jarduna ezagutzera ematea ere. Jardun artistikoa izanik, askorentzat ezezaguna delako.





ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak