Lehiaketa 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta eskualdeko (Arrazua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia, Zuia eta Aramaio) kohesio proiektuari bultzada ematea da helburuetako bat. Lehiaketa, hain zuzen ere, Zuiako Koadrilari buruzko galdera-erantzunetan oinarrituta dago. Bikoteka jokatuko da eta adinaren arabera bi kategoria bereiziko dituzte: 12-16 urtera bitartekoa eta nagusiena, 16 urtetik gorakoena.
Kanporaketak azaroan jokatuko dira eta finala abenduaren 18an jokatuko da, Zigoitian, 18:00etan. Finalistek Koadrilako produktu sorta bat jasoko dute eta irabazleek Port Aventurako sarrera eta hoteleko gau bat edo aukeran, hoteleko gaua bainuetxeko zirkuituarekin edo multiabentura jarduerarekin
Izenematea martitzenera arte, azaroaren 2ra arte, luzatu dute. Interesatuek udaletxera jo dezakete.