Ekainaren 1ean Eskola Publikoen jaia ospatuko dute Barakaldon. Aramaioarrek ere izango dute festa horretara modu erosoan joateko aukera. Udalak autobusak antolatu ditu Barakaldora joateko. Irteera 09:00etan izango da Aramaioko autobus geltokian eta itzulera 18:00etan. Interesa dutenek udaletxean edo San Martin eskolan eman beharko dute izena.