Luz Ardiden, La Mongie edota Guret-era joango dira eguraldiaren eta elur kopuruaren arabera.
Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 8ra arte. Orixol Elkarteko bazkideek 110 euro ordaindu beharko dituzte asteburua elurretan pasatzeko, eta gainontzekoek 120 euro. Autobusa, hotela, zapatuko afaria eta domekako gosaria prezioaren barne egongo dira. Materialaren alokairua, berriz, norberak ordaindu beharko du.