Irabazlearendako sari bakarra izango da: Aramaioko produktuz osatutako otarrea eramango du esaldi onenaren egileak.
Jai batzordearen bilera
Jaiekin jarraituz, Jai batzordeak badihardu antolaketa lanetan eta dagoeneko hainbat bilera egin dituzte. Hain zuzen ere, eguaztenean, maiatzaren 5ean, beste bilera bat egingo dute udaletxean, 18:00etan. Gaiarekin interesatutako herritar guztiei parte hartzeko dei egin die Jai batzordeak. Parte-hartze zabala lortzea da batzordearen helburuetako bat.