Esaera zaharren lehiaketa antolatu dute, lehen aldiz

Ubane Madera 2007ko uztailaren 9a

Zuiako Koadrilak antolatuta, esaera zaharren lehiaketa egingo dute koadrilako herrietan, Aramaion barne.

Lehiakide bakoitzak aurkeztu ahal izango ditu, asko jota, bost esaera zahar, euskaraz. Esaeron gaia librea izango da; hori bai, ez dute hizkera zakarra erabiltzen duten esaerarik onartuko.

Lehiakideak sailkatuko dituzte hiru mailatan: 10 urtera arteko umeak -urteak 2007an beteta dutenak; 11 urtetik 17 urtera arteko gazteak, eta 18 urtetik aurrerako helduak.

Sariei dagokienez, maila guztietan sari berdinak izango dira: 130 euro irabazlearendako eta 90 euro bigarrenarendako.

Euskararen aberastasuna

Lanak aurkeztu beharko dira uztailaren 19a baino lehen, eguena, liburutegian edo udal bulegoan edo, bestela, Zuiako Koadrilako bulegoan.

Gero, hil bukaeran, uztailaren 26an, jakinaraziko dituzte irabazleen izenak.

Lanak baloratzeko orduan, kontuan hartuko dute orijinaltasuna, sormena eta erabilitako euskararen aberastasuna.

Bestalde, saria eskuratu duten lanak geratuko dira Zuiako Koadrilaren esku eta, besteak beste, koadrilaren webgunean erakutsiko dituztela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak