Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Easyway-ko kideek emango dute hitzaldia. Izan ere, "Dejar de furmar es fácil!... si sabes cómo" liburu ezaguna idatzi dute. Hitzaldia otsailaren 27an, zapatuan, izango da 09:00etatik 15:00era. Zuiako Koadrilako zein udalerritan emango den zehazteke dago eta tokia aukeratzerakoan kontuan hartuko da jende gehiago apuntatzen den udalerria. Prezioa, 220 eurokoa da (bi hilabete eta erdian tabakoan gastatzen dena). Interesa dutenek izena emateko epea zabalik dute hilaren 24ra arte eta udaletxean eman beharko dute izena.