Erretiratuen irteera Gernikako azokara

Edu Mendibil 2010eko urriaren 14a

Ohikoa denez, urriaren 25ean Gernikako azokara joateko irteera antolatu du Alaiak erretiratuen elkarteak. Irteera 09:00etan egingo dute frontoitik eta Gernikako ganadu, barazki eta fruta azokan ibili eta gero bazkaltzera Lekeitiora joango dira.

Irteeran parte hartzeko interesa dutenek astelehena, urriak 18, dute izena emateko azken eguna. 30 euroko diru sarrera egin behar da Euskadiko Kutxan. Alaiak elkarteko zuzendaritzak argitu duenez, txangora joaten ez diren pertsonei ez zaie dirua itzuliko salbuespen justifikatuak ez badira. Argibide gehiago Alaiak erretiratuen elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak