Irteeran parte hartzeko interesa dutenek astelehena, urriak 18, dute izena emateko azken eguna. 30 euroko diru sarrera egin behar da Euskadiko Kutxan. Alaiak elkarteko zuzendaritzak argitu duenez, txangora joaten ez diren pertsonei ez zaie dirua itzuliko salbuespen justifikatuak ez badira. Argibide gehiago Alaiak erretiratuen elkartean jaso ditzakete interesatuek.