Erretiratuen eguneko azoka egingo dute zapatuan

Arritxu Barruso 2008ko urr. 22a, 18:53
Aurten ere erretiratuen eguna ospatzeko azoka antolatu du Aramaioko Udalak zapaturako. Aurten gainera nobedadeak egongo dira azokan.

Urtero moduan, Nardeaga kalean denetariko postuak ikusteko aukera egongo da: barazkiak, fruituak, loreak, eztia, sagardoa... Baina horrez gain animaliak ere egongo dira aurten. Kultura etxe pareko parkean zaldiak, behiak, ahuntzak, ardiak eta hegaztiak ikusi ahalko dira. Horiek guztiak Aramaioko baserrietakoak izango dira.

Bazkaria eta oparia

Erretiratuak izango dira, beraz, protagonistak Aramaion zapatuan; Goizean meza egongo da eta trikitilariek eta dantzariek, ondoren, azoka ingurua girotuko dute. 14:30ean, gero, herriko erretiratuek bapo bazkalduko dute kiroldegian.Opariak ere izango dira tartean. Zozketa egingo dute eta aurten ere, besteak beste, Benidormera bidaia egiteko aukera izango du norbaitek. Bazkaldu ostean, dantzaldiarekin, giro polita izango dute erretiratuek kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak