Bikote bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartu ahal izateko eta 16 bikoterentzako dago tokia. Izena emateko Alaiak elkartera joan behar da.
Irabazleek kopa eta urdaiazpiko bana jasoko dute sari gisa. Bigarren bikoteak bakailaoa eta ardoa botila bat eta hirugarrenak gazta eta ardoa. Laugarren postuan gelditzen direnek, berriz, xanpana eta ardoa irabaziko dituzte. Dena dela, txapelketan parte hartzen duten guztiek sari berezi eta goxoa jasoko dute. Alaiak elkartekoek gertatutako afari ederra.