Erretiratuek bi hitzaldi antolatu dituzte hilaren 22 eta 23rako

Arritxu Barruso 2009ko irailaren 17a

Alaiak erretiratuen elkarteak hitzaldi interesgarriak antolatu ditu datorren asterako; lehenengoa irailaren 22an izango da erlaxazio tekniken inguruan eta bigarrena hilaren 23an kontserbak egiten ikasteko.

Erlaxazio teknikak

Marijo Pagaldai izango da erlaxatzeko tekniken inguruan mintzatuko dena. Pagaldai erizaina da formazioz eta osasun kontuekin lotutako hainbat ikastaro eta hitzaldi eskaintzen ditu; tai txi irakaslea ere bada Eskoriatzan. Eguneroko bizitzak erlaxatzeko erabil daitezkeen tekniken inguruan hitz egingo du Pagaldaik. "Erlaxatzea ez da sofan botata egotea. Nire hitzaldia eguneroko jarduerei zuzenduta egongo da. Alde teorikoa izango du, baina baita praktikoa ere. Erlaxatzeko zein ariketa egin behar diren ere azalduko dut", adierazi digu Pagaldaik.

Kontserben ikastaroa

Jakion enpresako Susana Aiastuik kontserbak etxean nola egin irakatsiko die erretiratuei. Hitzaldi teorikoa izango da; beraz, bertara joaten direnek etxean ipini beharko dute praktikan Aiastuik azaldutako guztia. Jakionen barazkien eta fruituen kontserbak egiten dituzte eta hitzaldia, batez ere, horiei zuzenduta egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak