Errepidearen arazoaz kexatzeko kontzentrazioa egin dute Azkoagan

Iker Barandiaran 2010eko otsailaren 7a

Azkoagako, Zabolako eta Aramaioko hainbat auzotako bizilagunek kontzentrazioa egin zuten domeka eguerdian Azkoagan bertan. Aramaioar asko oso haserre daude errepide nagusia moztuta dutelako eta bide "alternatiboa"-k arazo eta istripu asko sorrarazi dituelako. "Benetako konponbidea" eta "informazioa" eskatzen dizkiete AHTren lanen arduradunei.

Azkoagako auzotarrek deitu zuten kontzentrazioa korrika eta presaka, baina, hala ere, ia propaganda barik aramaioar asko batu ziren azken astean errepide mozketa dela-eta, jasaten ari diren arazoak salatzeko.

Aramaioarrek jakitera eman zuten "bide alternatiboan" aste baten 15 istripu izan direla eta hortik ibiltzea oso arriskutsua dela. Horrez gain, Zabola eta Azkoagako auzotarrek azaldu zuten euren auzoak zeharkatzen dituzten bidetxoetan izugarrizko auto eta kamioi zirkulazioa dutela eta ez direla lasai bizi.

Horrez gain, salatu zuten inork ez diela inongo informaziorik eman. "Lotsagarria" deritzote halako egoeran egotea; are gehiago, "AHTko arduradunek aurretik zekitenean mendixka hurak behera egingo zuela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak