Izan ere errekaren inguruan trenak gelditu, aurreratu eta aldatzeko plataforma bat eraikiko dute. Horretarako ingurua lurrez bete behar dute. Aramaio Zainduz elkarteko kideek diote lur betetze hori zabortegi batetik hartutako lur kutsatuekin egiten dihardutela. Gaineratu dute Bolinburu errekan karramarroak daudela eta horiek, kutsaduraren ondorioz, desagertu egingo direla.
Informazio falta
Beste behin ere Abiadura Handiko Trenaren gaineko informazio falta salatu du Aramaio Zainduzek: " Egun batetik bestera gure ingurua kutsatutako lurrez beteta aurkitu dugu; ezer jakin barik. Kristalak, plastikoak, lixiba botilak, pilak, egurra... denetarik bota dute errekara". Aramaio Zainduzekok uste dute Aramaioko zabortegi zaharretik hartu dutela aipatutako lur kutsatua.