Erlaxazio eta emozio orekaren tailerra

Arritxu Barruso 2008ko mai. 26a, 19:35
Arabako Foru Aldundiak antolatuta erlaxazio eta emozio orekaren tailerra egingo dute Aramaion ekainaren 2an, 4an eta 6an. Adineko pertsonak zaintzen dituztenei zuzendutako ikastaroa da hau.

'Norbera zaindu besteak zaintzeko'. Horixe da erlaxazio ikastaroaren izenburua. Adineko pertsonak zaintzea neketsua izaten da, askotan, eta momentu gogorretan lasaitzen eta oreka lortzen irakastea du helburu ikastaroak.

 

Udaletxeko pleno aretoan egingo dute ikastaroa, ekainaren 2an, 4an eta 6an, 15:30ean hasita. Ikastaroa dohain da eta interasa dutenek Zuiako Koadrilako bulegoetara deitu beharko dute, 945 430 167 telefono zenbakira.

 

Adineko pertsona bat zaindu behar dutela-eta ikastarora joan ezin dutenek, izena ematerakoan adinekoei etxean laguntzeko zerbitzua eskatu dezakete dohain. Garraio zerbitzua eskatzeko aukera ere badago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak