Erakusketa egin dute eskolako umeek aste kulturalaren barruan

Usoa Agirre 2007ko urtarrilaren 31

'Aramaio lehen, orain eta gero' lelopean, aste kulturala ari dira egiten Aramaioko herri eskolan. Musikariak, lanbideak, eraikinak eta jolasak aztertu eta erakusketa bat osatu dute.

Ikasturtean zehar egiten duten ekintza bat gehiago da aste kulturala, ohitura bihurtu da Aramaioko herri eskolan. Aurreko urteetan antzinako sukaldea, artzaintza edota egurraren ingurukoak jorratu dituzte, eta aurten 'Aramaio, lehen, orain eta gero' gai monografikoa lantzen dihardute. Musikariak, lanbideak, eraikinak eta jokoak aztertu dituzte zikloka, eta guztien artean erakusketa osatu dute. Behin hori eginda, ikaskideek egindako lana ezagutzeko garaia da orain.

Gurasoen eta aiton-amonen laguntza ezinbestekoa izan dute  neska-mutikoek, garai bateko kontuak ezagutzeko.

Erakusketa

Gurasoek izango dute aukera euren seme-alabek egindako lana ezagutzeko, bihar, eguena, 16:00etatik 18:00etara, hain zuzen. Erakusketa ekintzetako bat da, ordea, gehiago ere badirelako: atzo, Floren Unzuetaren organo kontzertua izan zuten, eta bihar ogia lantzeko saioa egingo dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak