Elkartasuna eta nazioarteko esperientziak datozen eguen eta barikuan

Jon Berezibar 2010ko api. 22a, 12:00

"Elkartasun Egunak" deitu duten ekimenaren barruan hitzaldiak eta bigarren eskuko arropa eta objektuen azoka eta truke merkatua antolatu dute Aramaion. Eguenean (hilak 29) hainbat aramaioarren atzerrian izandako bizipenak azalduko dituzte eta barikuan (30) berriz, aipatutako azoka eta beste berbaldi bat egingo da, kasu honetan, baina, Nikaraguari buruzkoa.

Hitzaldiak Kultur Etxean

Apirilak 29 19:00etan

Aramaixotarrak atzerrian, ze esperientzia?

  • Hizlariak: Ane Miren Etxebarria, Amaia Flores, Aitziber Aginagalde, Olatz Altube, Janire Lopez de Bergara.

Apirilak 30 19:00etan

Nikaragua,gure esperientzia

  • Hizlariak: Iñaki Agiriano eta Inma Escribano.

 

Bigarren eskuko merkatua eta truke azoka

Apirilak 30 Aramaioko plazan. 17:00etatik aurrera

Materiala aurrez jasoko dute apirilaren 26, 27, 28 eta 29an Sastiñan 17:00etatik 20:00etara.

Jasoko den materiala:

  • Kirol materiala eta kirol arropa
  • Haurdunaldiko eta haurren materiala
  • Elektragailu eta etxetresna txikiak
  • Jostailuak

Eroandako materialari bakoitzak ezarriko dio salneurria eta jasotakoaren %20a atzerriko herrialdeetara bidaltzeko izango da.

Tamaina handiko gauzak saltzea ere egongo da(autoak, motorrak, etxeak…). Udaletik diote horretarako argazki bat eroan beharko dela eta iragarkia egun berean ikusgai jarriko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak