Elkarretaratzea egin dute errepidearen egoera salatzeko

Goiena 2010ko uzt. 27a, 17:08
Aramaioarrek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Arabako Diputazioaren aurrean, errepidea dela-eta protesta egiteko. 09:30ean elkartuko dira herriko kiroldegiaren aurrean, eta handik Gasteizerantz abiatu dira. Ordubete beranduago, 'Aramaixo isolaturik, Aldundia errudun' lelopean, ehun lagun inguru batu dira Diputazioko plazan.


Sei hilabete pasa dira Arrasate eta Aramaio arteko bidean lur-jausia gertatu zenetik, eta orduz geroztik, itxita dago errepidea. Egoera horren aurrean, Arabako Diputazioak duen jarrera salatzeko, protestak egitea erabaki dute Aramaioko herritarrek.
Gaur goizean Gasteizen egin duten elkarretaratzean haserre topatu ditugu aramaioarrak eta hori azalarazteko, askotariko oihuak bota dituzte; tartean, Aramaio isolaturik, agintariak lotsagabeak eta Aldundia konponbidea.

Herritarrez gain, udal ordezkariak ere egon dira gaurko protestan. Asier Agirre alkateak arazoarekiko Diputazioak duen interes falta gogor kritikatu du.
Gogorarazi du, aldi berean, Zabola eta Untzillatik doan errepide alternatiboan hiru zati daudela; eta horietako bi Diputazioaren esku daudela eta beste herriaren ardura dela. Agirrek nabarmendu du azken hori egokitzea Portu dutela, Adifekin batzarrak izan ostean. Gainerako biak orain dela sei hilabete baino okerrago daude, horrek dakarren arriskuarekin.
Alkateak azaldu du Diputazioarekin batzar asko egin badituzte ere, horiek ez dutela fruiturik eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak