Elkarretaratzea deitu dute domekarako, hilak 7, Azkoagan

Goiatz Arana Begiristain 2010eko otsailaren 5a

Ia astebete igaro da lur-jausia gertatu zenetik, baina lurrak mugitzen jarraitzen du. Arrasate eta Aramaio arteko errepidean pitzadura berriak agertu dira.

Hori dela-eta, ez dute errepidetik lurra erretiratu oraindik, lan hori egiteak arriskua areagotuko lukeelako. Errepideari nolabait eusteko, ondoko errekan harriak jartzen ari dira orain. Eta pitzadurak ixten ere ari dira, horietatik barrena urik sartu ez dadin.

Errepide horretan nahiz auzoz auzo doan bidean egiten dabiltzan lanak asteburuan ez etetea eskatu du Aramaioko Udalak.

Eta egoera hau auzoetan izaten dabilen eraginaren kontra protesta egiteko, Zabolako eta Azkoagako bizilagunek elkarretaratzea deitu dute domekarako: Azkoagako plazan izango da, 13:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak