Elbarriendako laguntzen deialdia

Maider Arregi 2008ko ekainaren 5a

Honen bidez Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak pertsona elbarriei zuzendutako diru-laguntzen berri ematen da.

 

Deialdiaren arabera, honako hauek dira diru-laguntzak:

1. Pertsonak beren kabuz moldatzeko laguntzak.

2. Zaintze eta higiene pertsonalerako laguntzak.

3. Etxeko lanak egiteko laguntzak.

4. Ingurukoekin harremanak sustatzeko laguntzak.

Komunikaziorako eta informaziorako laguntzak.

5. Joan-etorriak egiteko gaitasuna areagotzeko laguntzak. Pertsonaren mugikortasunerako laguntza teknikoak.

6. Laguntza berezia.

7. Bestelako laguntza bereziak eta osagarriak.

Eskabideak aurkezteko epea 2008ko uztailaren 14an amaituko da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte laguntzailearen bulegora jo dezakezu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak