Eguzkierripa auzoko lanak bukatu dituzte dagoeneko

Arritxu Barruso 2008ko mai. 14a, 18:56
Joan zen urteko martxoan hasi zituzten Eguzkierripa auzoko azpiegiturak berritzeko lanak. Horiek bukatuta Zalgo, Arriola eta Errotaberrin egingo dituzte aurten azpiegiturak hobetzeko lanak.

Eguzkierripa auzoko lanak bukatu dituzten arren, Udalak herriko beste auzo batzuetan jarraituko ditu azpiegiturak hobetzeko lanak.

Hirigintzako zinegotzi Martin Arriolabengoak adierazi du Arriola, Zalgo eta Errotaberrin egingo dituztela hurrengo lanak. Auzo horietan azpiegiturak berritzeko aurre proiektua aurreko udalbatzak  aurkeztu zuen Arabako Diputazioan, eta Aldundiak dirulaguntza ere onartu zuen lan horietarako. Behin betiko proiektua aztertzen dihardu orain Diputazioak.Aldundiaren baiezkoa jaso bezain laster hasiko dituztela lanak adierazi du Arriolabengoak. Lanak hasita urtebetean amaituta egotea espero dute.

Arriolako lanetarako proiektu bat aurkeztu dute  eta Zalgo eta Errotaberrirako beste bat. Argindarra, ura, gasa eta telefoniarekin lotutako azpiegiturak berrituko dituzte.

Eguzkierripako lanak

Joan zen urteko martxoan hasi zituzten Eguzkierripa auzoko azpiegiturak berritzeko lanak. Udaleko Hirigintza Sailetik azaldu dute dagoeneko bukatu dituztela lanak, azken ukitu batzuk egitea falta den arren.

Azpiegitura aldetik lan potoloa egin dute Eguzkierripa auzoan. Izan ere, argindarra, ura, telefonia eta gasarekin zerikusia duten azpiegitura berriak sartu dituzte. Lanak egin aurretik, airetik zihoazen hari guztiak lurperatu egin dituzte.

Lan potoloa eta baita horiendako aurrekontua ere. 784.013 euro kostatu dute-eta lanok. Horietatik %80 Arabako Foru Aldundiak ordaindu ditu. Excavaciones Arrasate enpresak egin ditu lanak, eta hasiera batean udarako bukatuta egotea aurreikusten zuten arren, uste zutena baino gehiago eroan du Eguzkierripako azpiegiturak berritzeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak