Egurra erreta Ibarra osoa berotzeko aurreproiektua landu du Udalak

Arritxu Barruso 2009ko ira. 2a, 18:32
Aramaioko Udalak energia berriztagarrien aldeko apustuarekin jarraitzen du eta aurreproiektu garrantzitsua landu du zentzu horretan. Udalaren asmoa da, egurra erreta, Ibarrako etxebizitza eta eraikin guztietara ur beroa eroango duen sarea egitea. Ura berotzeko energia egurra erreta lortuko litzateke eta horretarako galdara eskola inguruan ipiniko litzateke.

Modu horretan, Ibarrako etxebizitza guztiak (400) berotzea lortuko litzateke eta baita Udal eraikinak ere: Sastiña, udaletxea, hiltegi zaharra, anbulatorioa, haur eskola, eskola, kultura etxea, kiroldegia eta hilabete batzuk barru eraikitzen hasiko diren eguneko zentroa eta musika etxea. 
Udalak sarearen azpiegitura egingo luke herri guztirako. Baina partikularrek gero, eurak ordaindu beharko dituzte sare horretara konektatzeko egin beharreko lanak.
Proiektuaren aurrekontua 2.800.000 euro da. Baina, aurreproiektu bat besterik ez da. Udala aurreproiektua aurrera eraman ahal izateko diru-laguntza bila dabil orain. Eusko Jaurlaritzaren Erein proiektuaren bitartez aurrekontuaren %40a ordaintzeko diru-laguntza jasotzea espero dute, baina, erantzunaren zain daude oraindik ere.
Alkateak azaldu du asmo handiko proiektua dela: "Energia berriztagarriak erabiltzeaz gain, energia hori lortzeko erregaia bertan lortuko genuke eta lehenengo sektoreari bultzada emateko modua izan daiteke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak