Eguneko zentroa, lehiaketara

Edu Mendibil 2010ko ira. 23a, 20:14
Eguneko zentroko zerbitzua adjudikatzeko lehiaketa deitu du Aramaioko Udalak. Zortzi lagun jasoko ditu zentroak eta bi langile arituko dira; adinekoen zaintzaz, bazkariaz, ariketa fisikoaz eta aisialdiaz arduratuko dira. Eskariak aurkezteko epea urriaren 18ra arte dago zabalik.

Aramaioko Eguneko zentroan jasoko dituzten pertsonak "adineko nahiko autonomoak" izango direla aurreratu digu Leire Espinosa Udaleko teknikariak. Gaur, mendekotasun maila altua duten Aramaioko hiru lagun Arrasateko zentrora eramaten dituzte eta hara joaten jarraituko dute haiek. Lurgorri pasealekuan zabalduko duten Eguneko zentroan, esan bezala, zortzi lagun jasoko dituzte. Aita Gabirel kaleko lokala 130 m2 ingurukoa da.

Eguneko zentroko kontratua, gehienez, lau urterako izango da, 178.000 euro inguruko aurrekontuarekin. Urriaren 18ra arte jasoko dituzte eskariak. Udalaren arabera, 2011ko lehen hiruhilekoan zabalduko dute zentroa.

Arabako Diputazioaren eta Aramaioko Udalaren arteko hitzarmenari esker posible izan da proiektua. Diputazioak eguneko zentroaren %80 finantzatu du eta Udalak %20. Lanak 160.000 eurotan egin ditu Najera Novoa SLk; lokala hornitzea eta zerbitzua adjudikatzea baino ez da falta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak