Eguneko zentroa datorren urtean zabalduko dute

Edu Mendibil 2010ko ira. 8a, 11:57
Eguneko zentroa datorren urtearen hasieran zabalduko dute Aramaion. Hasiera baten, urteko azken hiruhilabetekoan zabaltzeko asmoa zuen Udalak, baina zaila izango dela aitortu digu Asier Agirre alkateak. Construcciones Najera Novoa SL enpresa lanekin bukatzen ari da, baina lokala hornitzea eta zerbitzua adjudikatzea falta da oraindik. Aramaioko Udalak lehiaketa bidez adjudikatuko du zerbitzua.

Aspaldiko proiektua da eguneko zentroarena. Gaur egun mendekotasun egoeran diren Aramaioko adineko pertsonek Arrasatera joan beharra dute eta gabezia hori betetzera dator Lurgorri pasealekuko zentroa. Lokalak 130 m2 inguru ditu eta hasiera baten, bederatzi lagun jasoko lituzke Aramaioko Eguneko zentroak. Esan bezala, zentroa urtarrilean zabalduko dute, Aita Gabirel Jauregi kaleko 4. zenbakian.

Udala eta diputazioa

Arabako Diputazioak eta Aramaioko Udalak hitzarmena sinatu zuten urtarrilaren 27an. Hitzarmenaren arabera, Diputazioak Eguneko zentroaren %80 finantzatuko du eta Aramaioko Udalak gainerako %20 ordainduko du. Maiatzean, udalbatzak, aho batez, 160.000 eurotan adjudikatu zizkion Najera Novoa SL enpresari Eguneko zentroko lanak. Lanen aurrekontua 160.000 eurokoa izan da eta, esan bezala, azken ukituekin dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak