Eguneko zentroa 2009ko aurrekontuetan sartu behar izan du Udalak, beraz, atzeratu egingo da

Arritxu Barruso 2008ko azaroaren 7a

Urtea amaitu baino lehen eguneko zentroa adjudikatuta egotea zen Udalaren asmoa. Proiektua garatuta zegoen baina, Udalak emandako informazioaren arabera, lehiaketara ateratzeko egunean bertan, Diputaziotik azaldu zieten Aldundiak 2009ko aurrekontuetara pasa beharra izan duela Aramaioko eguneko zentroaren proiektua. Eguneko zentroa egiteko Diputazioarekin hitzarmena sinatuko du Aramaioko Udalak, baina, horretarako proiektua aurrekontuetan sartuta egon behar da. Datorren urtean sinatuko dute hitzarmena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak