Egubakoitzetan gazteendako filmak eskainiko dituzte hemendik aurrera

Miren Arregi Amasorrain 2009ko urtarrilaren 8a

Gazteei zuzendutako filmak eskainiko dituzte egubakoitz gauetan Aramaion hemendik aurrera. Gabonetan hasi zuten ekimena, abenduaren 25ean. Hura izan zen lehena, eta hemendik aurrera, egubakoitzero eskainiko dituzte filmak, beraz, gazteei zuzenduta. Bihar, hilak 9, 22:15ean, Clint Eastwood aktore eta zuzendariaren 'Cartas desde Iwo-Jima' filma ikusi ahalko da. Hura, II. Mundu gerran girotutako filma da. Domekan, berriz, 'Colegas en el bosque II' filma eskainiko dute, arratsaldeko bostetan. Marrazki bizidunez egindako filma da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak