Egubakoitzean hasiko dira San Martin jaiak

Maider Arregi 2007ko eka. 28a, 12:27
2007ko San Martin jaiak antolatzeko, ezinbestekoa izan da herriko hainbat taldeen laguntza eta parte hartzea: Gazte Asanblada, Txirritola euskara elkartea, Jubilatuen elkartea, Bertso eskola, Arrantza eta Ehiza taldea, Dantza taldea, Papargorri abesbatza, Kurtzeta gain tiro taldea eta Trikitixa taldea. Hemen San Martin jaietako egitaraua:

Barikua, ekainak 29

  • 19.00 Txupinazoa eta jaien hasiera Plazan.
  • 19.00 Kale antzerkia: "Zirkus bihurri ibilitaria"
  • 19.10 Bertso-triki poteoa.
  • 20.00 Papargorri abesbatzaren emanaldia kultura etxean.
  • 23.00 Rock kontzertuak Plazan: Akats, Aggressive Combat eta Des-kontrol
  • 23.00 Erromeria: Iñigo Madinabeitia (goixen)

Zapatua, ekainak 30

  • 11.30 Buruhandiak
  • 13.00 Espuma Jaia Plazan (ekarri bainujantzia)
  • 17.00 Tiro Platue Kurtzetan.
  • 17.00 Mus eta Briska txapelketa Jubilatuen lokalean.
  • 18.00 Txirritolinpiadak.
  • 19.00 Txaranga herrian zehar. (Sama Siku)
  • 19.00 Arantxa eta Pantxo Plazan.
  • 23.00 Rock kontzertuak txosnetan: Soziedad Korrupta, Mazazo eta Garagardogura
  • 23.00 Atlantis taldearekin erromeria Plazan.

Domeka, uztailak 1

  • 12.00 Meza Santua. Herriko trikitilariek kaleak alaituko dituzte.
  • 13.00 Ondoren herriko dantzarien emanaldia Plazan.
  • 16.30 Jolas Parkea Parkean.
  • 18.30 Mexikarren emanaldia Plazan.
  • 20.00 Akelarre txaranga herrian zehar.
  • 20.00 "Bertso kabareta" Sastiñan.
  • 22.30 Diskoteka Plazan
  • 22.30 JIM TNT.ren kontzertua txosnetan

Astelehena, uztailak 2

  • 11.30 Ume Jolasak parkean.
  • 12.00 Meza Santua.
  • 16.30 Koadrilen arteko pikea.
  • 19.00 Arrasate Musikal-eko kontzertua San Martin elizan.
  • 21.30 Herri afaria.
  • 22.30 Dantza erakustaldia Plazan.
  • 00.00 DJ Festa txosnetan.
  • 03.00 "Kaltzontzilo-kulero-tanga karrera" eta "playback" txapelketa, txosnetan.

Zapatua, uztailak 7

Goizean zehar: arrantza txapelketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak