Egubakoitzean egin zuten Gabonetako bertso saioa

Goiatz Arana Begiristain 2008ko urt. 6a, 13:27
Andere Arriolabengoa, Jexux Mari Irazu, Iker Zubeldia eta Jon Martinek egin zuten bertsotan, Manex Agirrek jarritako gaiak ahotan hartuta.

Kontu alaiak eta serioak, denetarikoak izan zituzten hizpide  eta, saio orekatua izan zen emaitza. "Orekatua eta sinpatikoa", Lierni Altuna Aramaioko Bertso Eskolako kidearen hitzetan, kultura etxera hurbildutako 30-40 lagunak gustura uzteko modukoa.

Nor bere herriaz

Lau bertsolariak batera jarri zituzten kantuan hasieran, eta nork bere herriari buruzko bertsoak bota zituen: Aramaio, Larraul, Zegama eta Oiartzuni buruz jardun zuten, hurrenez hurren, Arriolabengoa, Irazu, Zubeldia eta Martinek.
Bertso saioari bukaera emateko puntuka jardun zuten, ikus-entzuleen algara eraginez. Izan ere, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean Jon Martinek egin zuen moduan, errima ezberdinetako habanera doinuarekin ausartu ziren bertsolariak egubakoitzeko saioan eta nahikoa lan eman zien horrek, nahi bai baina asmatu ezinda. Tartean trabatuta ere, animatu egin zituzten bertsozaleak, ordea, desengainatzetik urrun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak