EAEren legez kaporatzearen prozesuaren kontra errekurtsoa ipiniko du Udalak

Arritxu Barruso 2009ko urt. 30a, 14:32
Espainiako Epaitegi Gorenak Eusko Abertzale Ekintza legez kanpo uzteko prozedura errekurritu egingo dute Euskal Herriko zenbait udalek. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan, herrialde bakoitzean, udal batek aurkeztuko du errekurtsoa. Arabaren kasuan Aramaio izango da Epaitegi Gorenean errekurtso hori aurkeztuko duena.

Modu horretan salatu nahi dute Espainiako Epaitegi Gorenak Eusko Abertzale Ekintza legez kanpo uzteko udaletara bidalitako autoak, larriki urratzen duela udalen barne funtzionamendua eta autonomia.


Espainiako Epaitegi Gorenaren autoak dio, besteak beste, Eusko Abertzale Ekintzako zinegotziak zirenek, bakarka lan egin  behar dutela udaletan eta ezin direla talde mistora pasa. Bada, errekurtso honekin salatu nahi duten hori udalek hartu beharreko erabakia dela. Aramaioko Udal Gobernuak eguaztenean aurkeztu zuen oso bilkuran onartu zedin, errekurtsoa aurkeztearen aldeko mozioa. Udal Gobernua osatzen duten bost zinegotziek aldeko botoa eman zuten, baita EAko zinegotzi Andres Osinagak ere. EAJko zinegotzi bi abstenitu egin ziren; alderdi horretako hirugarren zinegotzia  ez zen osoko bilkuran egon. Hori horrela, aldeko sei botorekin onartu zen mozioa.


Gipuzkoaren kasuan Pasaiako udala da Auzitegi Gorenean errekurtsoa aurkeztuko duena, udalbatzarrak onartzen badu, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak