EAEren ilegalizazio prozesuaren kontrako mozioa

Arritxu Barruso 2008ko otsailaren 15a

Eusko Abertzale Ekintzak alderdiaren kontrako ilegalizazio prozesuaren aurkako mozio aurkeztu zuen eguaztenean egindako ez ohiko osoko bilkuran.

EAEk larritzat jotzen du espainiar estatuak euren alderdiaren jarduera etetea erabakitzea. Idatzian jasotzen da, besteak beste, Udalak ez diela zilegitasunik aitortuko herritarren borondatearen aurka egiten duten legeei.Idatzia Eusko Abertzale Ekintzaren aldeko bost botoekin onartu zen, EAJko hiru zinegotziek aurka bozkatu zuten eta EAkoa, berriz, abstenitu egin zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak