Udal zinegotzien parte-hartzea bermatzeko talde mistoa eratzea erabaki zen eta Asier Agirre, Joseba Jauregi, Martin Arriolabengoa, Jon Errasti eta Ainara Inuntziaga talde mistoko kide izatera pasatu dira; Baltasar Garzonen autoaren ondorioz talde barik gelditu dira-eta. Dena dela, talde mistoan egongo badira ere, ez dute talde modua jardungo, ez dute loturarik izango bata bestearekin eta bakarka jardungo dute.
Erabaki honen ondorioz, 2000ko apirilaren 12an Aramaioko Udalbatzak udal talde politikoen asignazioaren inguruan hartutako akordioa bertan behera uztea onartu zen azkeneko osoko bilkuran.