Aramaioko gaztetxoek Zientzia Fikzioa filma ikusteko aukera izango dute domekan. Zinearekin hitzordua, astero moduan, arratsaldeko bostetan izango da Aramaioko kultura etxean.
Zientzia Fikzioa filmak Andreas izeneko 10 urteko mutiko baten istorioa kontatzen du. Andreas berria da herrian eta bere gelakideei esan die bere gurasoak puntako zientzialariak direla. Verok, berriz, Andreasen gurasoak arraro xamarrak direla-eta hauek espiatzea erabaki du. Verok uste zuena baino arraroagoak dira Andreasen gurasoak; estralurtarrak dira.