Domekan 'Kiriku eta Sorgina' filma ikusgai kultura etxean

Arritxu Barruso 2007ko abenduaren 14a

Domekako 'Kiriku eta Sorgina' filmak Afrikako ume baten istorioa kontatuko die txikitxoei.

Astero moduan Aramaioko gaztetxoek zinemarekin hitzordua daukate domekan, kultura etxean, arratsaldeko bostetan. Kiriku eta Sorgina filma izango dute ikusgai aste honetan. Kiriku Afrikako herrixka bateko haurra da.  Sorgin maltzur batek bere herrixkako gizonezko guztiak suntsitu ditu, bat izan ezik. Baliteke, beraz,  Kiriku izatea euren azkeneko itxaropena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak