Domekan hasiko dira berriz umeendako zine emanaldiak

Arritxu Barruso 2008ko urriaren 30a

Eguraldi txarrari eta hotzari aurre egiteko, umeendako plan aproposa da kultura etxean, epeletan, filmak ikustea. Domeka honetan hasi eta maiatza ingurura arte domekero filma bat ikusteko aukera izango dute Aramaioko gaztetxoenek.

Ahatetxo itsusi eta ni filmarekin hasiko dute zine emanaldien programa. Ahatetxo itsusia eta Ratso, bere amaren istorioa da film honena. Berez, ahatetxoaren aita da Ratso, baina, oskoletik atera eta ama deitzen dionean ahatetxoaren ama izango dela erabakiko du Ratsok. Hori horrela, ahatetxoa zaintzeko ardura hartuko du. Dena dela, ez da erraza izango; hiriko arratoietatik eta hegazti maltzurretatik ihes egiten duten bitartean jateko zerbait aurkitu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak