Sinopsia
Franklin eta bere familia udako oporretan daude eta ustekabean bere izeba Lucie etorriko da bisita egitera. Lucie arkeologoa da eta altxorrak bilatzea de gehien gustatzen zaiona. Franklinen amonak, txikitan, altxor bat gorde zuen kutxa batean eta basoan lurperatu zuen. Bat-batean amona gaixotu egiten da eta Franklin eta bere lagunak erabakitzen dute amonaren altxorra topatzea amonaren bizia salbatzeko. Izeba Luciek eta bere lagun Samanthak ere parte hartuko dute bilaketa horretan.