Domekan, Aramaion jokatuko dute bertsolari txapelketako finalaurrekoa

Ubane Madera 2007ko mar. 22a, 17:12
Lehiatuko diren sei bertsolarien artean, Andere Arriolabengoak ordezkatuko du Aramaio. 17:30ean hasiko da saioa, kultura etxean.

Domekan, hitzordu erabakigarria dute Arabako Bertsolari Txapelketan: bigarren eta azkeneko finalaurrekoa jokatuko dute, eta, gainera, Aramaion izango da .

Kultura etxean da saioa, 17:30ean. Sei bertsolarik lehiatu beharko dute elkarren artean. Taldean izango da, Aramaioko ordezkari moduan, Andere Arriolabengoa (Aramaio, 1982).

Harekin batera, honako hauek dute hitzordua: Serapio Lopez (Baranbio, 1960) ), Ricardo Gonzalez de Durana (Oreitia, 1959) Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, 1977), Juan Mari Juaristi (Zarautz, 1959) eta Asier Otamendi (Gasteizen bizi den urretxuarra, 1971).

Lehia polita izango dela aurreikusten da, besteak beste zortzi bider (azkena 2005ean) Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldun izan den Asier Otamendik jardungo du-eta Aramaion. 

Finalerako sailkapena

Gainera, domekako saioan bertsolariek eskuratzen dituzten puntuen arabera erabakiko dute finalerako sailkapen. Manex Agirre aramaioarrak aukera polita dauka finalerako txartela lortzeko. Izan ere, Zigoitian jokatu zuten finalaurrekoan hirugarren postua eskuratu zuen.

Edozelan ere, datozen egunotan jakingo dugu Aramaioko ordezkaririk izango dugun aurten.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak